Itxi

Lan gatazka

Pilotuen greba ez dute egingo Gabonetako egun garrantzitsuenetan

Erredakzioa

Pilotuek presio egin nahi diote Sustapen Ministerioari, lan eta atseden denborak arautzeko konpromisoa bete dezan.

Javier Martinez de Velaco airelineetako pilotuen sindikatuko (SEPLA) presidenteak ziurtatu du Gabonetan greba egitekotan, ez dela izango egun garrantzitsuenetan.

Lanuzteekin, pilotuek presio egin nahi diote Sustapen Ministerioari, lan eta atseden denborak arautzeko konpromisoa bete dezan, tripulatzaileak nekatzea saihesteko.

Sindikatuak hurrengo astean jakinarazi asmo du grebaren data, baina ez da baztertzen dena ezerezean geratzea. Izan ere, bihar bilera dauka Sustapen Ministerioarekin, eta baliteke lan gatazka konpontzea bertan.

Albisteak (1)