Itxi

Kontsumorako Prezioen Indizea

Urte arteko inflazioa % 1ean kokatu da EAEn, apirilean

AGENTZIAK | ERREAKZIOA

Leer en Castellano

Prezioak, berriz, % 0,8 igo dira martxoko datuekin alderatuta.

Inflazioa moteldu egin da apirilean eta urte arteko tasa % 1ean kokatu da EAEn, aisiak eta kulturak izandako beheranzko joera dela eta; prezioak, berriz, % 0,8 igo dira, Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.

Urte arteko tasa bi hamarren jaitsi da apirilean, martxokoa % 1,2an kokatu baitzen.

Lurraldez lurralde, % 1,3koa izan da urte arteko KPIa Gipuzkoan; Bizkaian, % 1ekoa, eta Araban, berriz, % 0,8koa. 2018an, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan: % 0,3 Araban eta % 0,1 Bizkaian eta Gipuzkoan.

Garestitu diren zerbitzuen artean, hauek daude: komunikazioak (% 2,9); alkoholdun edariak eta tabakoa (% 2,1); garraioak (% 1,9); hotel, kafetegi eta jatetxeak (% 1,7); elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 1,7); arropa eta oinetakoak (% 1,3); irakaskuntza (% 1). Merkatu direnen artean, berriz, etxeko tresneriaren (% 0,2) eta aisia eta kultura (% 1,6) daude.

Bestalde, Espainian % 1,1 igo da urte arteko inflazioa apirilean, martxoan prezioek izandako igoera baino % 0,1 gutxiago.

Albisteak (1)