Itxi

Hezkuntza

'Ahuldu' nahi izatea eta langileekin 'zintzo' ez jokatzea leporatu dio LABek ELAri

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

“Zer suposatzen du desmobilizatzea? Gatazka batean ELAri arrazoia ez ematea?”, galdetu du Gorka Berasategi LABen zerbitzu publiko arloko ordezkariak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hezkuntza publiko ez unibertsitarioan, zenbait greba bultzatu ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin adostutako akordioak defendatu ditu gaur LABek. Sindikatu abertzalea “ahuldu” nahi izatea egotzi dio LABek ELAri. Era berean, eurekin eta sektoreko langileekin “zintzo” ez jokatzea leporatu dio, “hezkuntzako negoziazio mahaian akordiorik” lortuko ez zela aldez aurretik “erabakita zutelako”.

Sektoreko grebak aurrera jarraitu izan balu akordio hobe bat lortzea posible zela adierazi zuen ELAk asteazkenean. LAB beharginen “desmobilizazioa lantzen” ari dela kritikatu zuen sindikatu abertzaleak, langileak mobilizazioei eusteko prest zeudelako.

ELAk “muturreko” jarrerak mantendu dituela salatu du Gorka Berasategi LABen zerbitzu publiko arloko ordezkariak Bilbon, prentsaurrekoan. “ELAk hezkuntzako gatazka interes batzuk sektoreko langileen gainetik jartzeko erabili du”, erantsi duenez.

“Zer suposatzen du desmobilizatzea? Gatazka batean ELAri arrazoia ez ematea?”, galdetu du sindikalistak. ELAren helburuetako bat LABen “ahulezia” bilatzea izan dela uste du Berasategik; izan ere, LABek ordezkaritzaren gehiengoa du EAEko hezkuntza ez unibertsitarioan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)