Inflazioa
Urte arteko inflazioa % 2ra igo da maiatzean erregaien garestitzea dela eta
Agentziak | Erredakzioa
Petrolioaren prezioaren igoerak gasolio eta gasolinaren garestitzea eragin du.
Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) tasa % 2ra igo da maiatzean eta apirilean (% 1,1) izandakoa baino bederatzi hamarren hazi da, erregaien (gasolio eta gasolina) prezioen igoera dela eta, petrolioaren prezioak ere gora egin baitu (80 euro baino gehiago ordaindu dituzte Brent kupelagatik hilean zehar).
Espainiako Estatistika Institutuak emandako KPI aurreratuaren arabera, elektrizitatearen garestitzeak ere eragina izan du KPI indizearen igoeran.
Datuok konfirmatzen badira, kontsumorako prezioek 2017ko apiriletik (% 2,6) jasotako urte arteko tasarik altuena izango du.
Espainiako Estatistika Institutuak ekainaren 13an jakinaraziko du KPI indizearen maiatzeko behin betiko datua.