KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
KPIa % 0,8 igo da EAEn eta % 1,2 Nafarroan maiatzean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urte arteko inflazio tasa % 2 eta % 2,1 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, erregaien eta argindarraren garestitzearen ondorioz.
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,8 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 1,2 Nafarroan maiatzean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera.
Urte arteko inflazio tasak % 2 eta % 2,1 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, erregaia eta argindarra garestitzearen ondorioz.
Urtea hasi zenetik 0,8 puntu igo da KPIa EAEn eta puntu bat Nafarroan.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan igo da gehien urte arteko inflazioa (% 2,2), Araban (% 2) eta Bizkaian (% 1,9) baino gehiago egin baitu gora. Apirileko datuekin alderatuta, berriz, Araban igo dira gehien prezioak: % 1,2. Bizkaian % 0,8 garestitu dira, eta Gipuzkoan, berriz, % 0,7.