Itxi

Asteleheneroko protestak

Pentsiodunak Valerio ministroarekin bilduko dira uztailaren 31n

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bizkaiko Pentsiodunen eta Erretirodunen mugimenduak iragarri duenez, Estatu osoan milaka pertsona aktibatu dituen mugimendu sozialaren “erreferente gisa” hartuko ditu ministroak.

Pentsiodunen manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

Pentsiodunak eta erretirodunak Magdalena Valerio Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza ministroarekin bilduko dira uztailaren 31n, pentsio sistema publiko duin bat mantentzeko aldarrikapenen berri emateko.

Bilboko Udaletxe plazan, Bizkaiko Pentsiodunen eta Erretirodunen mugimenduko ordezkariek iragarri dutenez, aurten Estatu osoan milaka pertsona aktibatu dituen mugimendu sozialaren “erreferente gisa” hartuko ditu Valerio ministroak. Batzarrera aldarrikapen plataforma defendatzen joango direla agindu dute, Estatuko pentsiodunen plataformetako beste ordezkariekin batera.

Urtarriletik astelehenero egiten duten elkarretaratzean, diru-sarreren igoera eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dituzte eguerdian, Bilbon.

Azken asteetako deialdietan parte-hartzeak behera egin izana justifikatu dute antolatzaileek: “kide asko bilobak zaintzen ari dira”, seme-alabek lan-bizitza eta eskolako oporrak uztartu ahal izateko.

"Pentsiodun asko bilobak zaintzen ari dira"

Hilabete honetan jasoko duten igoera “limosna” bat dela uste dute Bizkaiko pentsiodunek, 2018ko aurrekontuetan aurreikusitako igoeraren atzerapenak, hain zuzen ere. Igoera % 1,6ko izango da orokorrean, eta % 3koa gutxieneko pentsioen eta kotizazio gabekoen kasuan. “Mugiaraztea lortu dugu”, eta horregatik “ibai-bazterreko zuhaitza bezala, irmo” jarraitzera animatu dute, igoera handiago bat erdietsi arte.

Donostian, aldiz, Gipuzkoako pentsiodunek asteroko elkarretaratzeak uda bukaerara arte baztertu dituzte, baina manifestazioa egin dute gaur Alderdi Ederretik Miramar Jauregira.

Pentsiodunen manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

Albisteak (2)