Itxi

Sestaoko ontziola

Navalen alde 'lanean jarraitzeko denbora dago oraindik', Eusko Jaurlaritzaren arabera

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzak Naval ontziola erreskatatzea baztertu du, Europar Bartasunak Estatu laguntzatzat hartuko lukeelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sestaoko Naval ontziolaren proiektuari "segida emateko", bezeroen eta inbertitzaileen bilaketan "lanean jarraitzeko denbora dago oraindik", Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak astearte honetan esan duenez.

Ontziolako zuzendaritzak Van Oord armadorearekin 'Alexia' draga eraikitzeko eskatzen dituen baldintzak negoziatzen zituen bitartean, CNN Sestaoko Naval sozietatearen administrazio kontseiluak enpresaren kitapen fasea irekitzea eskatu zion Auzitegiari.

Horren harira, Navalen egoera "zaila eta korapilatsua" dela ezin dela ukatu esan du Zarraonandiak. Izan ere, Sestaoko ontziola hartzekodunen konkurtsoan dago, eta prozedura horretako faseak aurrera jarraitzen du; kitapen-fasean dago jada. Hala ere, "lanean jarraitzeko denbora dago oraindik", esan du.

Sailburuaren hitzetan, hilabeteak daramatzate enpresaren zuzendaritzarekin zein ministerioarekin eta Pymar Ontziola Txiki eta Ertainak Birmoldatzeko Sozietatearekin lanean, eta langileen batzordearekin "etengabe harremanetan", bezeroek, eta Van Oord armadoreak Navalekin egiteko zain duen ontzia eraiki dezan. Bien bitartean, Navalek kitapen-fase hori zuzen kudeatzeko denbora izango du, eta ontziolaren jarduerari jarraitutasuna eman ahal dioten inbertitzaileak bilatzeko.

Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman duenez, Jaurlaritzak Navalekin duen "konpromisoa" handituko du "inbertitzaile berriak bilatzeko". Hala ere, Erkorekak baztertu egin du euskal erakundeek "erreskatea" egitea, Europar Batasunak Estatu laguntzatzat hartuko lukeelako. "Eremu oso arriskutsua da, eta merezi du horretan ez sartzea", esan du Erkorekak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)