EPAIA
Hipoteken zergak bankuek ordaindu behar dituztela ebatzi du Auzitegi Gorenak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Orain arteko jurisprudentzia aldatu du Gorenak, hipoteken zergak bankuek barik bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi baitzuen otsailean emandako epaian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Auzitegi Gorenak doktrina aldatu du, hipoteka bat sinatzean ordaindu beharreko zergak bezeroek barik bankuek ordaindu behar dituztela ebatzi baitu.
Goreneko Hirugarren Salak urriaren 16ko epaian dioenez, mailegu-hartzailea ez da zerga horren subjektu pasiboa, dirua maileguan ematen duen finantza erakundeak baizik.
Horretarako aintzat hartu du inskribatu daitekeen negozio bakarra hipoteka dela, eta eskritura publiko bat goratzeko eta gerora negozio horiek erregistratzeko interesa duen bakarra mailegu-emailea dela.
Gainera, Gorenak baliogabetu egin du otsailaren 28an hipoteken gastuei buruz emandako epaia, hipoteka bat sinatzean sortzen ziren gastuak eta zergak bankuek barik bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi baitzuen orduan.