Itxi

PFEZ

Loteria sarien gaineko zerga-salbuespen muga handitzea onartu du Bizkaiak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

2018ko amaieran salbuetsitako muga 10.000 eurokoa izango; 2019an, 20.000 eurokoa; eta, 2020an, berriz, 40.000 eurokoa izango da.

Azcarreta loteria administrazioaren artxiboko argazkia. EFE

Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arau aldatzen duen foru dekretua berretsi du gaur (asteazkena), eta loteria eta apustu sari jakin batzuen gaineko zerga-salbuespen muga handitu du.

Neurria uztailaren 5etik dago indarrean eta bi epe zehazten ditu; alde batetik, 2018ko amaieran salbuetsitako muga 10.000 eurokoa izango dela, eta bestetik, 2019an, 20.000 eurokoa. 2020an, berriz, muga hori 40.000 euroan ezarriko dute.

Neurria Estatuko loteriei, ONCE, Gurutze Gorria eta Europako antzeko elkarteetakoei eragingo die, eta sariaren ordaintzailea sariari dagokion atxikipena egiteko arduraduna izango da.

EAJ, PSE-EE, PP eta Talde Mistoaren aldeko botoekin berretsi dute 2/2018 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 17koa. EH Bilduk eta Podemosek, aldiz, kontrako botoa eman dute.