Itxi

LANGABEZIA

9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

AGENTZIAK

Leer en Castellano

Langabezia tasa % 9,42koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 9,65ekoa, berriz, Nafarroan. 2008tik lehen aldiz, langabezia tasa % 15etik jaitsi da Estatu espainiarrean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 9.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte urteko hirugarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuaren Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera. Guztira, 126.100 pertsona daude lanik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, 8.700 pertsonak aurkitu dute lana hirugarren hiruhilekoan (- % 8,3). Orotara, 95.800 langabe daude eta langabezia tasa % 9,42koa da.

Aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta, langabezia tasak % 18,99 egin du behera.

Halaber, lanean ari direnen kopurua % 0,77 igo da (7.200 pertsona gehiago).

Nafarroari dagokionez, 1.000 pertsonak aurkitu dute lana (% 3,21) azken hiruhilekoan. Langabezia tasa, ostera, % 9,65ekoa da.

Iazko hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuta, lana dutenen pertsonen kopurua 2.300 pertsonetan hazi da.

Estatu espainiarrean, ostera, 164.100 lagunek aurkitu dute lana hirugarren hiruhilekoan eta, guztira, 3.326.000 langabe daude. Langabezia tasa % 14,55ekoa da eta % 15eko langatik jatsi da 2008tik lehen aldiz.

 

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)