Itxi

Hipoteken zergak

Gorenak berriz ekin dio hipoteken gaineko zergaren inguruan eztabaidatzeari

AGENTZIAK

Leer en Castellano

Zerga hori bezeroek ordaindu beharrean bankuek ordaindu behar zutela ebatzi zuen urriaren 18an. Biharamunean, ostera, atzera egin, epaiaren ondorioak eten eta azken erabakia atzeratzea erabaki zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako osoko bilkurak astearte honetan berrekin dio hipoteken gaineko zergaren inguruan eztabaidatzeari, 10:00etatik aurrera. Zerga nork ordaindu behar duen erabaki behar du aretoak. Astelehen honetan zortzi ordu bilduta eman dituzte magistratuek.

28 magistratuek osoko bilkura bertan behera utzi zuten atzo, astelehena, 19:30 aldera. Bilera 10:00etan hasi zen. Duela hiru aste ebatzitako norabide aldaketa berretsi ala ez erabaki behar dute. Banku sektorean lurrikara eragin zuen erabakiak. Zerga bankuek ordaindu behar zutela erabaki zuten epaian.

Hipotekei lotutako zergak bankuek ordaindu behar zutela ebatzi zuen egunean, Espainiako Burtsan kotizatzen duten bankuek galera nabarmenak izan zituzten.

Hurrengo egunean, Luis Maria Diez-Picazo Goreneko hirugarren aretoaren presidenteak epaia berriz aztertzeko asmoa iragarri zuen, jurisprudentzia "aldaketa erradikala" eta sententziaren "eragin ekonomiko eta sozial ikaragarria" kontuan hartuta.

Goreneko iturriek EFE albiste-agentziari azaldu diotenez, Gorenak ez omen du epaia baliogabetuko. Aitzitik, horren eragina zein izango den zehaztuko du; lau urteko atzera-eragina izango duen edo hemendik aurrera sinatutako hipoteketan aplikatuko den.

Bankuak eta bezeroak Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain daude.

Auzitegi Gorenak azken ebazpenari eusten badio, Ogasun Ministerioaren arabera, 3.631 milioi euro itzuli beharko dizkiete bankuek azken lau urteotan (ebazpenak 2014ko urritik 2018ko uztailera bitartean sinatutako hipotekei eragingo die) izan dituzten bezeroei (1,5 milioi inguru).

Hainbat epaile eta magistratuk salatu dutenez, erabaki honek zalantzan jarri du Botere Judizialaren independentzia. Are gehiago, Demokraziaren Aldeko Epaileen elkarteak Luis Maria Diez-Picazo presidentearen dimisioa eskatu dute.

Albisteak (5)

Bideoak (1)