Gorena
Goreneko presidenteak hipoteken legea aldatzeko eskatu dio Sanchezi
Agentziak | Erredakzioa
Carlos Lesmesek hipoteken gaineko zerga nork ordaindu behar duen "argitzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Hipoteken gaineko zerga nork ordaindu behar duen "argitze aldera", legea aldatzeko eskatu dio Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak Espainiako Gobernuari. "Legeak argiak ez direnean, interpretazio arazoak izaten baitira", esan du.
Lesmesek Goreneko epaileek hartutako erabakia babestu du hedabideen aurrean, eta "guztien jarrera erabat legitimoa da", azaldu du.
Goreneko presidentearen hitzetan, "legearen argitasunik ezak eragin du urteetan zehar egoera hau". "Aukera paregabea dute orain Gobernuak eta Gorte Orokorrek lege proiektuen bitartez legea aldatzeko eta hipoteken subjektu pasiboa nor den argitzeko", gaineratu du.