Nafarroa
52 urteko langile bat hil da Sarrigurenen, lan istripu batean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ezbeharra NA-2310 errepidean jazo da. Materiala pilatzen duten zelai batera zihoazen langileak, eta hustuketa-lanetan ari zen dumper batek beharginetako bat harrapatu du.
Langile bat hil da gaur arratsaldean Sarrigurenen (Nafarroa) izandako lan istripu batean, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 17:58an jazo da, NA-2310 errepidean.
Hildako langileak 52 urte zituen, eta portugaldarra zen, Foruzaingoak zehaztu duenez.
Aurreneko ikerketen arabera, materiala pilatzen duten zelai batera zihoazen langileak, eta argitzeke dauden arrazoiengatik, hustuketa-lanetan ari zen dumper batek beharginetako bat harrapatu du.
Nafarroako larrialdi zerbitzuak Iruñeko polizia-etxeko patruila bat eta osasun-langileak bidali ditu.
Bertaratu diren foruzainak langilea suspertzen saiatu dira, baita ondoren heldu diren erizainek ere, baina behargina bertan hil egin da.