Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Carlos Aguirre: 'EAJk gehiegizko ordezkaritza du hiru kutxetan'

Erredakzioa

Ekonomia sailburuak dio Zapateroren Gobernuak ezin diola Jaurlaritzari imposatu EAJk proposatzen duen erabateko bat-egitea.

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak esan du EAJk "gehiegizko ordezkaritza" duela euskal aurrezki kutxetan, eta gainerako alderdiek "ordezkaritza urriegia" dutela.

Aguirrek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, hiru kutxen bat-egite "beroa" proposatzen badute, "arazo politikoak eta pisu ekonomikoari lotutakoak izan daitezke".

Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak bat-egite "hotzaren" alde egiten du BBKren eta Vital Kutxaren kasuan, "denbora arrazoiengatik, azkar eta zehatz" egin daitekeelako.

Erabateko bat-egiteak "prozesu luzeagoa" beharko luke eta horietan Kutxa ere sartu beharko litzateke.

Aguirrek esan du Jaurlaritzak badakiela EAJ "presioa" egiten ari zaiola Gobernuari PSE-EEk eta Jaurlaritzak hiruko bat-egitea babes dezaten.