Elkarrizketa Radio Euskadin
Ares: 'EAJk kutxetan eta gizartean duen ordezkaritza ez da baliokidea'
Erredakzioa
Herrizango sailburuak esan duenez, "saiatu behar gara" kutxen "ordezkaritza herriaren aniztasun eta errealitatearekin" bat etortzea.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gogoratu duenez, EAJk bizkaitarren % 38 ordezkatzen du "baina BBKren administrazio-kontseiluaren % 100ren jabe da".
"Nor dago gainordezkatuta? EAJ, horregatik logikoena da euskal gizartean bakoitzak ordezkatzen duena erakundeetan ere ordezkatzea bermatuko duen bidea hartzea", esan du sailburuak.
Legebiltzarrak kutxen zuzendaritzan esku sartzea babestu du Aresek, eta udalen pisua gutxitzea "saiatu behar garelako" kutxa horiek duten "ordezkaritza herriaren aniztasun eta errealitatearekin" bat etortzea.
"Nolanahi ere, zirriborro bati buruz ari gara. Gobernuak legea -kutxena- bultzatu behar du eta bere egitekoa betetzen ari da, Gobernuak kutxek lortzen dituzten akordio eta bat egiteak babesten jarraituko du, beti ere bat egiteak edo akordioak ahalik eta adostasun handiagorekin egiten direnean eta kutxen agintariek bultzatzen dituztenean".
Aresek gogoratu duenez, kutxetan izango duten ordezkapena horien ezarleek zehaztuko dute; erakundeetakoa, aldiz, oso "erraza" da "herriaren babesaren" arabera zehaztea.