ERREGAIEN PREZIOEN IGOERA
Trafikoa bere onera itzuli da Biriatun, pilaketak atzean utzita
EITB.EUS
Goizaldean N-121-A errepidetik bideratu dute Gipuzkoatik Lapurdirako zirkulazioa.
Bart, ilara luzeak sortu dira AP-8 autobidean, Biriatuko mugan, Gipuzkoatik Lapurdirako noranzkoan. Auto-ilarak 4 kilometrorainokoak izan dira Baionarako noranzkoan. Horren aurrean, zirkulazioa N-121-A errepidetik bideratu dute.
Hala ere, egoera bere onera itzuli da 08:15 aldera.
'Txaleko horien' protestak
Atzo, 'txaleko horiak' kalera atera ziren beste behin, mugako zirkulazioa galarazteko. Mugimenduko kideek mobilizazio ugari egin zituzten asteburuan Frantzia osoan, erregaien prezioen igoeraren kontra.
Goizeko lehen orduan, kamioei muga igarotzea eragotzi zieten 'txaleko horiek', eta kamioilariak harrapatuta gelditu ziren. 8 kilometrorainoko ilarak sortu ziren.