Itxi

'Txaleko horiak'

Kamioilari bat atxilotu dute, txaleko horiei jaurtigairik gabeko balak botatzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kamioilaria espainiarra da. Larunbat gauean gertatu da, Beziersetik gertu, Perpinyà eta Montpellierren artean. Manifestari bat arin zauritu zen gertakarian.

Biriatun, 'txaleko horiek' egun osoa eman zuten. Argazkia: Euskadi Irratia.

60 bat urteko kamioilari espainiar bat atxilotu dute Frantzian, larunbat gauean, "txaleko hori" batzuen aurka jaurtigairik gabeko eskopeta bat erabiliz tirokatzeagatik; "txaleko hori" horiek errepide bat ari ziren blokeatzen, Béziersetik gertu, Perpinyà eta Montpellierren artean.

Manifestari bat arin zauritu da, eskuan, gertakarian. Poliziak ere esku hartu zuen; izan ere, kamioiaren gurpilen aurka tirokatu zuten agenteek, ibilgailua geldiarazteko, France Bleu irrati-kateak jakitera eman duenez.

Aurrera egin ezin zuela ikusirik, kamioilariak eskopeta hartu, kamioitik jaitsi, eta hainbat tiro egin zituen. "Txaleko horiek" objektuak jaurti zituzten, eta kamioiko haizetakoa apurtu zuten; gidariak garagardo-latak botatzen erantzun zuen, eta ibilgailura bueltatu zen; gerora, martxan jarri eta aurrera egiten saiatu zen.

Kamioiak ez zuen zauriturik eragin manifestarien artean, eta Polizia kamioilariari segika hasi zen, baina azken horrek ez zion kasurik egin. Azkenean, ibilgailuko pneumatikoei egin zieten tiro.

Beste arma bat ere atera zuen

Gidariak ez zuen jaitsi nahi, eta eskularru-kaxatik beste arma bat atera zuen, pistola elektriko bat. Agenteek borrak erabili zituzten, nahitaez ateratzeko, Bézierseko ospitalera eraman zuten, eta, gerora, kartzelan sartu zuten.

Abenduaren 8an, aurreko hiru larunbatetan bezala, milaka manifestari irten dira kalera, Frantziako hiri nagusietan, "txaleko horiak" izenekoen protestekin bat eginda; erregaien zergaren aurka ari dira protestatzen.

Albisteak (2)

Bideoak (3)