Itxi

Ministroen Kontseilua

Espainiako Gobernuak 900 euroko gutxieneko soldata onartuko du datorren astean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Pedro Sanchezen Gobernuak Errege Dekretuz onartuko du neurria abenduaren 21ean, Bartzelonan egingo duten Ministroen Kontseiluan.

Ministroen Kontseilua. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldata 900 euroraino igotzeko Errege Dekretua onartuko du abenduaren 21ean, Bartzelonan egingo duten Ministroen Kontseiluan, Pedro Sanchezek Kongresuan jakitera eman duenez.

Lanbide arteko gutxieneko soldata % 22 igoko dutela azaldu du Sanchezek, 1977tik izandako igoerarik handiena, hain zuzen. Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, "herri aberats batek ezin ditu langile pobreak izan".

Ildo horretan, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak ez du baztertzen lanbide arteko gutxieneko soldata 2020an 1.000 eurokoa izatea, Pedro Sanchezek udan agindu zuen bezala, eta sindikatuekin eta patronalarekin adostutakoaren arabera.

Bestalde, 2012an Mariano Rajoyren Gobernuak onartutako lan-erreformaren alde "kaltegarrienak" indargabetzeko Sanchezen Gobernuak lanean jarraituko duela esan du Magdalena Valerio Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako ministroak.

 

Albisteak (2)