Itxi

2010eko emaitzak

Iberdrolak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu 2010ean

Erredakzioa

2.870 milioi euroko irabazia lortu zuen iaz konpainiak, 2009an baino % 1,6 gehiago.

2.870 milioi euroko irabaziak izan ditu Iberdrolak 2010ean, 2009an baino % 1,6 gehiago inoizko daturik onenak lortu ditu horrela.

Ekoizpen elektrikoaren datu historikoei esker lortu dituzte, besteak beste, emaitza horiek, 154.073 Gwh ekoitzi zuten, % 8 gehiago.

Fakturazioan ere errekorra lortu dute: 30.431 milioi euro, urtebeteko tasari erreparatuta, % 17,5 gehiago. Horrek guztiak eraginda, irabazi gordina % 10,5 hazi da, 7.528 milioiraino.

Mugimenduetan sortutako irabazien hazkuntza % 11,3koa izan zen, 5.468 milioi euro eskuratu zituzten.

Horrez gain Iberdrolak % 11 hobetu du eraginkortasun operatiboa eta 10.600 milioi euroko likidezia eskuratu du, handitzen jarraitu ahal izateko. AEBetan, Erresuma Batuan, Espainian, Brasilen eta Mexikon oinarrituko da batik bat taldearen hazkuntza.