Itxi

Enplegu Publikoa

Eusko Jaurlaritzak 'lehenbailehen' gauzatuko du funtzionarioen soldata igoera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Erkorekak azaldu duenez, lehendabizi lege-proiektua prestatu eta Legebiltzarrera eraman behar dute. Hortaz, izapide guztiak amaitu bitartean ez dute igoera burutuko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak esan du datozen asteotan aurkeztuko duela 2019an langile publikoen soldata % 2,25 igotzeko lege-proiektua. Igoera hori "lehenbailehen" aplikatu nahi dutela azpimarratu du Josu Ekoreka bozeramaileak.

Eusko Jaurlaritza lege-proiektu hori lantzen ari dela jakinarazi du, baina Espainiako Gobernuak ostiral honetan onartuko duenaren zain daudela zehaztu du, "segurtasun juridikoarekin ari garela bermatzeko".

Lege-proiektua prest dagoenean, Legebiltzarrera eraman beharko dute eta han beharrezkoak diren izapide guztiak gainditu beharko ditu, indarrean jarri aurretik.

Jaurlaritzak igoera hori ahalik eta azkarren aplikatu nahi duela berretsi du Erkorekak, baina aitortu du apur bat luzatu daitekeela, urtarrila hilabete eraginkorra ez delako.

Gauzak horrela, Erkorekak esan du ezin duela zehaztu igoera hori urtarrileko edo otsaileko nominan gauzatuko den.

Albisteak (2)

Bideoak (1)