BIZKAIA
Peter Korbacka eslovakiarrak erosi du Max Center merkataritza gunea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sustatzaile eslovakiarrak Barakaldoko merkataritza-gunearen % 87,5 erosi du. Sonae Sierra enpresak kapitalaren % 12,5 mantenduko du, eta horren kudeaketa bere gain izaten jarraituko du.
Peter Korbacka higiezinen sustatzaile eslovakiarrak Barakaldoko Max Center merkataritza-gunearen % 87,5 erosi du. Dena den, Sonae Sierra enpresak kapitalaren % 12,5 mantenduko du, eta horren kudeaketa bere gain izaten jarraituko du. Halaber, Korbackarekin batera enpresa bat sortu du.
Sona Sierra konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez, erosketa horren baitan Zaragozako eta Santanderko bi merkataritza-gune ere sartu dira.
Zehazki, Peter Korbackak 485 milioi euro ordaindu ditu hiru merkataritza-gune horien parte-hartzearen % 87,5 izatearen truke. Erdia CBRE Global Investors funtsari erosi dio, eta gainerakoa (% 37,5), Sonae Sierrari.