Biarritzen
'Txaleko horiek' polizia-indarkeriaren aurkako manifestazioa deitu dute gaurko
EITB.EUS | EUSKADI IRRATIA
Senperen Gabonak igarotzen ari den Frantziako Ekonomia ministroaren etxera hurbiltzen saiatu dira 'txaleko horiak', baina polizia ugari izan dira bertan, eta ez dute lortu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Polizia-indarkeriaren kontrako manifestazioa deitu dute igande honetarako Biarritzen 'txaleko horiek'. Aurreko astean G7aren goi-bileraren aurkako protesta batean poliziek bortizki aurre egin zieten manifestariei, eta guztira sei lagun zauritu ziren. 'Txaleko horiek' salatu dutenez, neurriz kanpoko indarkeria eta gero eta polizia gehiago daude Iparraldean. Horregatik, manifestazioa egingo dute 10:00etan Biarritzen.
'Txaleko horien' aldarrikapenei dagokienez, larunbat honetarako manifestazioa deituta zuten Brune Le Maire Frantziako Ekonomia eta Ogasun ministroaren etxearen aurrean. Le Maire Senperen dago egunotan, Gabonak igarotzen. Dena dela, protesta bertan behera utzi behar izan zuten, goiz osoan zehar polizia ugari izan zirelako inguruetan, eta deialdiak azkenean ez baizuen arrakastarik izan.
Bien bitartean, hainbat istilu izan ziren Frantziako hainbat puntutan (Marseillen, Lyonen, Bordeauxen, esaterako), 'txaleko horien' larunbat honetako protestatan. Hala eta guztiz ere, manifestari kopuruak behera egin du nabarmen: joan den larunbatean 39.000 lagun izan ziren protestatan; lehenengo egunean (azaroaren 17an), berriz, 282.000 lagun. Askok diotenez, Gabonak eragindako etenaldia baino ez da, eta urtarriletik aurrera indarrez itzuliko dira mobilizazioak.