Itxi

Eusko Jaurlaritza

2019an EAEko ekonomia 'sendo' haziko dela uste du Azpiazuk

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Transferitzeke dauden eskumenei dagokionez, Gizarte Segurantzaren eskuduntza azpimarratu du sailburuak. Azpiazuren ahotan, “bai ala bai heldu behar diogu”.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua, Artxiboo argazkia: EFE

Euskadik ekonomia “orekatu, sendo eta positiboa” duela ziurtatu du gaur Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Horregatik, “2019an hazkunde sendoa” izango duela uste du Eusko Jaurlaritzak.

Onda Vasca irratian elkarrizketa egin diote sailburuari. Euskadin “barne eskaera sendo” bat dagoela gogorarazi du Azpiazuk, baita inbertsioa ere. “Aldagai positiboa” dela erantsi du. Esportazioak eta inportazioak “erritmo onean hazten” ari direla azpimarratu du.

Transferitzeke dauden eskumenei dagokionez, Azpiazuren hitzetan, “batere erreza” ez den prozesu bat da, eta “nolabaiteko lasaitasuna” mantentzea beharrezkoa da. Hala ere, Gizarte Segurantzako Ekonomia Erregimenaren eskuduntza azpimarratu du sailburuak: “bai ala bai heldu behar diogu”. “Epe laburrera ez baldin bada, epe ertainera izango da, baina ebatzi gabe dagoen gaia da, eta heldu behar diogu”, nabarmendu du.

Albisteak (1)