Itxi

Elkarretaratzea Bilbon

Tecuni enpresaren 40 langile baino gehiago kaleratu ditzazketela ohartarazi dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Iberdrolarekin zuen kontratua bertan behera utzi ostean, "gehienez jota" 20 langile kaleratuko dituela iragarri du Tecunik.

Arriaga Antzoki parean egin dute elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

Tecuni enpresako langileek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Bilbon, Iberdrolarekin zuten kontratua bertan behera geratu ostean, 40 langile baino gehiago kaleratu ditzazketela salatzeko.

LAB sindikatuak deitutako elkarretaratzea 11:00etan egin dute, Bilboko Arriaga Plazan, 'Tecunik diru publikoarekin kaleratzen du' lemapean. Langileek gogoratu dutenez, uztailean eta abuztuan bi langile kaleratu zituztenean hasi zen lan-gatazka.

"15 eta 18 urteetako antzinatasuna zuten, eta gure lana prekario bihurtzeko enpresak ezarritako neurriengatik protesta egiteagatik kaleratu zituzten", adierazi dute langileek.

"Bilboko Udaletxearekin betiko kontratua" zuen Tecunik, eta "bere kabuz" Iberdrolarekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki du.

Bestalde, Tecuni enpresak jakinarazi duenez, "gehienez jota", 20 langile kaleratuko ditu.