Itxi

GATAZKA

Alokairuko auto gidaridunek Bartzelona uzteko mehatxua egin dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Generalitateak dekretu legea onartuko du eta, horren arabera, VTC edo alokairuko auto txoferdunen zerbitzuak gutxienez hamabost minutuko aurrerapenaz kontratatu beharko dira.

Taxilarien protesta Bartzelonan. Argazkia: EFE

Katalunian, taxilarien greba konponbidean egon daiteke. Atzo, Generalitateak proposamen berria egin zien eta Bartzelonako taxi gidariak gaur goizean elkartuko dira zer egin erabakitzeko. Kataluniako Gobernuak lege dekretua onartu nahi du eta, horren arabera, VTC edo alokairuko auto txoferdunen zerbitzuak gutxienez hamabost minutuko aurrerapenaz kontratatu beharko dira. Aurreikuspeak betetzen badira, urtarrilaren 30ean sartuko da indarrean araudi berria.

"Taxilariek irabazi dute eta, beraz, guk ez daukagu egin behar duguna egin beste erremediorik", esan zuen Goñik kazetarien aurrean, Marta Plana Cabify-ko ordezkariarekin batera Damia Calvet Generalitateko Lurralde kontseilariarekin egindako bileraren ostean.

"Uber eta Cabify Bartzelonatik irtengo dira", nabarmendu du Goñik. Ohartarazi duenez, 4.000 langile inguru langabezian geldituko dira.

"Zoritxarrez, Generalitateak taxilarien xantaiaren aurrean amore ematea erabaki du, eta alokairuko auto gidaridunek (VTC) hiria utziko dutela esatera behartuta ikusi dugu gure burua". Gaineratu duenez, hitz egiteko borondatea bazuten ere, Kataluniako Gobernuak dekretua inposatu nahi du.

Kataluniako Gobernuak atzo iragarri zuenez, hilaren 29an onartuko du lege dekretua eta hurrengo egunean sartu da indarrean.