Lan-gatazka
La Navaleko enpresa batzordea Ezkerraldeko lau alkateekin batzartuko da gaur
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Otsailaren 12an La Navaleko langileek Madrilen egingo duten elkarretaratzea babesteko eskatuko die Barakaldoko, Sestaoko, Portugaleteko eta Santurtziko alkateei.
La Navaleko enpresa batzordea Ezkerraldeko lau alkateekin bilduko da gaur, otsailaren 12an La Navaleko langileek Madrilen egingo duten elkarretaratzea babestea eskatzeko.
173 langile kaleratuko dituen lan-erregulazioko espedientearen aurkako jarrera azaltzeko eskatuko diete langileen ordezkariek lau alkate horiei, eta La Navaleko langileek Diputatuen Kongresuaren parean egingo duten elkarretaratzearekin bat egiteko.
Sestaoko udaletxean batzartuko dira, 16:00etan, eta bertan izango dira Amaia del Campo (EAJ), Josu Bergara (EAJ), Aintzane Urkijo (EAJ) eta Mikel Torres (PSE-EE), Barakaldoko, Sestaoko, Santurtziko eta Portugaleteko alkateak, hurrenez hurren.