Itxi

Osakidetzako azterketa

Darponek dimititzeak 'ez du zentzurik', Erkorekaren esanetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, Osasun sailburua arazoa konpontzeko konpromisoa hartu du, eta, hortaz, "zeregin horretan jarraitu beharko luke".

Josu Erkorekaren esanetan, Darponen dimisioak "ez du zentzurik". Argazkia: EFE

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, Jon Darpon Osasun sailburuak dimititzeak "ez du zentzurik, guztiz kontrakoa baizik, arazoa konpontzeko buru-belarri baitabil". Ildo horretan, datozen lan-eskaintza publikoak antolatzeko "proposamen berri bat" prestatzen ari dela azaldu du.

Oposizioaren hainbat alderdik eta sindikatuk Darponen dimisioa edo kargu uztea eskatu ostean Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Erkorekak azaldu duenez, "sailburuak Justiziarekin elkarlanean aritzeko asmoa agertu du beti, gertatutakoa argitzeko eta erantzukizunak zehazteko".

"Darponek Fiskaltzari eskatutako guztia helarazi dio, baita eskatu ez dion beste informazio asko ere", esan du Erkorekak.

Hori horrela, "gertatutakoa argitzeko asmoa duela" esan du, eta, beraz, "dimisioak ez luke orain zentzurik, guztiz kontrakoa baizik".

"Darpon lanean jarraitzea sustatu beharko genuke, besteak beste, Osasun Sailaren lan-eskaintza publikoen etorkizuneko antolaketarako proposamen berriak egiteko konpromisoa hartu baitu", azaldu du Erkorekak.

Albisteak (7)