Itxi

Abiadura Handiko Trena

AHTren Bilboko sarbideari buruzko ikerketa publiko egin du Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gaurtik hasita, 30 eguneko epea izango dute eragile nahiz norbanakoek proiektuari zuzenketak aurkezteko.

Abandoko geltokia. Argazkia: Irekia

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute gaur Trenbide Antolakuntzako Zuzendariordetzak Abiadura Handiko Trenaren Bilboko sarbideari eta Abandoko geltoki berriari buruz egin duen ikerketa.

Azpiegitura Zuzendaritza Nagusiak joan den martxoaren 15ean onartu zuen behin-behinean azterketa hori eta publiko egiteko prozesua abian jarri zuen.

Horrela, bada, gaurtik hasita, 30 eguneko epea izango dute elkarte, eragile nahiz herritarrek proiektuaren aurrean zuzenketak aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzaren iritzian, egitasmoa publiko eginda, Espainiako Gobernuak berretsi egin du AHTa Euskal Autonomia Erkidegoan 2023rako amaituta izateko konpromisoa.


Albisteak (6)