Itxi

1.867 lanpostu

Ekainaren 15ean egingo dute Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren lehen proba, BECen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Guztira 7.988 eskaera jaso dituzte 1.687 lanpostu betetzeko. Onartutakoen zerrenda apirilaren 3an argitaratuko du Hezkuntza Sailak.

Hezkuntzako lan eskaintza publikoa. ETBren bideo batetik ateratako artxiboko irudia

Asteazkenean bukatu zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2019rako deitutako lan eskaintza publikoan izena emateko epea. Guztira, 7.988 eskaera jaso dituzte 1.687 lanpostu betetzeko. Hain zuzen ere, Haur eta Lehen Hezkuntzan 7.746 lagunek eman dute izena, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, berriz, 148k, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan 94 pertsonak.

Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, apirilaren 3an argitaratuko dute lan eskaintza publikoan onartutakoen behin behineko zerrenda.

Lehenengo azterketa ekainaren 15ean egingo dute, Barakaldoko BEC erakustazokan. Hori baino lehen, maiatzaren 2tik 14ra, onartutako irakasleek programazio didaktikoa eta merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Bestalde, hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko atariko proba apirilaren 6an egingo dute, eta handik astebetera idatzizkoa (apirilaren 13an). Azkenik, oposiziogileak ahozko probara deituko dituzte, maiatzaren 15etik aurrera.

1993tik Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza arloan deitu duten lan eskaintza publikorik zabalena da aipatutakoa.

Hezkuntza Sailak berretsi egin du urtero deialdi berri bat egiteko hartutako konpromisoa. Orotara 5.000 lanpostu eskainiko ditu.

Albisteak (1)