Itxi

Pentsioak

EAEko eta Nafarroako pentsiodunek bat egingo dute plataforma bakarrean

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Asteartean asanblada egingo dute Gasteizen Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma sortzeko, hau da, guztiak batu eta “talde bakar” bihurtzeko.

Pentsiodunen protesta, Gasteizen. Argazkia: Efe

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek asanblada egingo dute Gasteizen datorren asteartean Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma sortzeko, hau da, guztiak batu eta "talde bakar" bihurtzeko.

Plataformaren sorkuntzaz gain, "pentsiodunen kolektiboaren aldarrikapenak defendatzen jarraitzeko egitasmo argi eta berritua" zehaztuko dute.

Asanbladaren ostean prentsaurrekoa eskainiko dute elkarteari buruzko xehetasunen eta onartutako ebazpenen berri emateko.

Plataforma berri horretan sartuko dira Arabako Pentsionistak Lanean, Bizkaiko Pentsionistak Martxan, Gipuzkoako Duintasuna, eta Nafarroako Pentsionistak Martxan.

Albisteak (3)