Itxi

Osasuna

Osakidetzak karrera profesionalaren 2012tik aurrerako osagarriak ordainduko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Euskal Osasun Zerbitzuak 130 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu helburu horretarako, eta Osakidetzako 10.165 langileri zuzenduta egongo da.

130 milioi euro erabiliko ditu helburu horretarako. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Osakidetzak karrera profesionalaren 2012tik aurrerako osagarriak ordainduko dizkio 10.165 langileri. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurka Osakidetzak jarritako kasazio-errekurtsoan atzera egitea adostu du Osakidetzako Administrazio Kontseiluak.

Erabaki horrek ahalbidetu egingo du datozen hilabeteetan 130 milioi euro baino gehiago ordaintzea Osakidetzako langileei, orain arte etenda zegoen karrera profesionalaren aintzatespen-prozesuari dagozkion zenbatekoetatik.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak errekurtsoan atzera egiteko hartutako erabakiak berekin dakar 2012tik 2018ra arte dagozkion zenbatekoak datozen hilabeteetan ordaintzeko izapideei ekitea.

Osakidetzako Mahai Sektorialean dauden sindikatuei ostegun honetan jakinarazi zaie erabakia.