Lan-gatazka
Akordioa lortuta, Gasteizko autobusen greba bertan behera geratu da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Udala eta Tuvisa konpainiako langile-batzordea adostasun batera iritsi dira arratsalde honetan, eta, ondorioz, datozen egunetarako deituta zituzten lanuzteak bertan behera geratu dira.
Gasteizko Udala eta hirian autobus zerbitzua eskaintzen duen Tuvisa konpainiako langile-batzordea akordio batera iritsi dira arratsalde honetan eta, ondorioz, datorren astetik aurrera deituta zituzten lanuzteak bertan behera geratu dira.
Osteguneko asanbladan, maiatzaren 6an eta 13an lanuzteak egitea eta hilaren 17tik aurrera -saskibaloiko Final Four lehiaketa hasi behar den egunean, hain zuzen ere- greba mugagabea abiatzea onartu zuten langileek.
Erabaki horrek Udal Gobernuaren harridura eragin zuen, langileen ordezkariekin hainbat aldiz bildu zirelako eta bi aldeentzat "zentzuzkoa" zen proposamen bat egin zuelako.
Nolanahi ere, gaur goizean Gorka Urtaran alkateak esan du adostasun batera heltzeko lanean jarraituko zutela, eta akordio arratsaldean egindako bilera itxi dute bi aldeek.