Itxi

Laneko osasuna

Irungo CAF konpainiako langile bat hil da amiantoaren eraginez

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Enpresa batzordearen arabera, guztira hiru behargin zendu dira gaixotasun horrengatik Irungo lantegian eta 37 Beasaingoan.

Beasaingo CAFeko langileek amiantoaren kontra egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EiTB

Irungo CAF enpresako langile bat hil zen asteartean amiantoak kutsatuta, enpresa batzordeak jakinarazi duenez.

CAFek Irunen duen lantegian hiru behargin zendu dira amiantoaren eraginez aurten. Beasaingo fabrikan, ostera, 37 langile hil dira guztira; eta Zaragozan, 49.

Auzi honetan duen "ardura bere gain hartzeko" eskatu dio langileen batzordeak CAFeko zuzendaritzari. Halaber, amiantoarekin lotutako gaiak auzitegira eramateari uko egin diezaiola galdegin dio, "familien sufrimendua ez luzatzeko".

Langile ordezkariek ordubeteko geldialdia egingo dute ostegunean, maiatzaren 22an, 10:00etatik 11:00etara, heriotza hori salatzeko. Ordu horretan langileak beilatokira joango dira lankidea agurtzeko eta familiari doluminak emateko.


Albisteak (4)