Itxi

GREBA BIZKAIKO METALGINTZAN

Bizkaiko metaleko grebalariek N-634 errepidea itxi dute, Iurretan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Goizaldean, ezezagunek pneumatikoak jarri dituzte errepidean, eta su eman diete. Sua itzali eta pneumatikoak erretiratu ostean, bidea zabaldu dute.

Bizkaiko metalgintzan gaurko deitutako grebaren harira, ezezagunek pneumatiko batzuei su eman diete goizaldean. Ondorioz, N-634 errepidea itxi behar izan dute, Iurreta parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

04:45 aldera jaso dute horren abisua. Antza denez, ezezagunek pneumatikoak jarri dituzte errepidean, eta, ondoren, su eman diete.

Barrikadaren eraginez, Ertzaintzak Mallabienako industrialdetik bideratu du trafikoa. 05:30 aldera ireki dute errepidea, suhiltzaileek sua itzali eta herri-lanetako langileek pneumatikoak erretiratu ostean.

Albisteak (3)