Itxi

Taiwan

Siemens Gamesak 376 MW-eko parke eoliko bat hornituko du Taiwanen

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

'Formosa 2' Taiwango gobernuaren garapen programan eraikitako lehen proiektuetakoa izango da.

Siemens Gamesako haize-sorgailuak itsasoan. Argazkia: @siemensgamesa

Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE) enpresak Taiwango 'Formosa 2' itsas parke eolikoa 376 megawattez hornitzeko baldintza-eskaria jaso du.

Kontratua ez dute oraindik sinatu; izan ere, parkeko jabea den Macquaire Capital inbertsio-funtsak eta Swancor Renewable Energy sustatzaileak osatutako partzuergoak oraindik ez du inbertsio horren inguruko azken erabakia hartu.

Miaolin (Taiwan) kokatutako parke eolikoak 47 offshore haize-sorgailu izango ditu. Gainera, Siemens Gamesa 20 urtez arduratuko da horiek kudeatzeaz eta mantentzeaz.

2020an hasiko dira parkea eraikitzen, eta ‘Formosa 1’ parkearen ondoan egongo da. Azken horrek Siemens Gamesaren 22 offshore haize-sorgailu ditu, eta aurten bukatuko dute.

‘Formosa 2’ Taiwango gobernuaren garapen programan eraikitako lehen proiektuetakoa izango da. 2025. urterako herrialdean 5,5 gigawatt offshore jartzea bultzatzen du ekimenak.