Iparralde
G7ko goi-bileraren aurkako manifestazioa egin dute Biarritzen
EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS
Abuztuaren azken asteburuan han egitekoa den goi-bileraren aurka protesta egiteko, ekintza baketsu gehiago egingo dituztela ohartarazi du 'G7 Ez' plataformak.
'G7 Ez' plataformak manifestazioa egin du larunbat arratsalde honetan Biarritzen, abuztuko azken asteburuan hiri horretan egitekoa den munduko zazpi lurralde aberatsenetako agintarien goi-bileraren aurka protesta egiteko.
Plataforma horretako kideek iragarri dutenez, G7ko goi-bileraren kontrako ekintza anitz prestatu dituzte, desobedientzia zibila abiapuntu izanda, eta bide baketsuak erabilita. Gaurko manifestazioa horietan lehena izan da.
Deialdiaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, "herriak desegiten dituztenen aurka matxinatu nahi" dira, eta hori izan da, hain justu, Biarritzen egin duten mobilizazioan ikus zitekeen goiburuetako bat. Beste hainbat lelo izan dira ikusgai, hala nola, "Euskal Herritik beste mundo bat sortzen".
Suprefetak debekatu ostean, ezin izan dute martxa Biarritzeko kasinoan amaitu, eta azkenean, Midi Geltokian egin dute.