PROTESTA
Espainiako gastu militarraren aurkako protesta egin dute Euskadiko pentsiodunek
AGENTZIAK|ERREDAKZIOA
Espainiako Gobernuak egindako 2.300 milioi euroko inbertsioa salatu dute pentsiodunek, Bilbon egindako protesta batean. Gizarte zerbitzuei zuzenduta egon beharko litzakeela adierazi dute.
Bilboko Udalaren aurrean astelehenero batzen den Bizkaiko Pentsiodun Mugimenduak Espainiako Gobernuak egindako inbertsio militarrari egin dio kritika. Pentsiodunen esanetan, gastu hori gizarte zerbitzuei zuzendu beharko lukete.
Pentsio duinen alde egiteko, duela 18 hilabete atera zen pentsiodun mugimendua kalera. Kasu honetan, Espainiako Gobernuak hainbat ibilgailu militar eraikitzeko ordaindu duen diru kopuruaren (2.300 milioi euro) kontrako protesta egin dute.
Elkartearen arabera, gizarte zerbitzuak alde batera utzi dituzte, ondasun militarren alde, eta “adinekoen beharrez ahaztu dira”.
Bizkaiko mugimenduaren pentsiodunek Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu diote Eusko Legebiltzarrak euren aldarrikapenak lege bihurtu ditzan.