Itxi

LANUZTEAK

Osakidetza salatu dute Mendaron greba-eskubidea urratzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lan-hitzarmen duina eskatzeko, Mendaroko (Gipuzkoa) ospitaleko mantentze-lanetarako teknikariek lanuzteei ekin zieten uztailaren 2an.

Osakidetzako logoa. Argazkia: EiTB.

Tecman azpikontrata eta Osakidetza greba-eskubidea “urratzen” ari direla salatu dute Mendaroko (Gipuzkoa) ospitaleko mantentze-lanetarako teknikariek. Hori dela eta, Eibarko epaitegian demanda jarri zuten ostiralean.

LABek ohar batean adierazi duenez, langileek “ez dute greba-eskubidea urratzen duen jarrerarik edo ekintzarik onartuko”, Tecma enpresako langileek “lan-hitzarmen duina eskatzeko” lanuzteak uztailaren 2an hasi zituztenetik jaso omen direnak.

Sindikaturen esanetan, “ospitaleko sukaldearen arazoak konpontzeko” azpikontratatu du Osakidetzak enpresa, eta, greba “alde batera” uzteko, langileei xantaia egiten ari zaie “lan kontratu iraunkorren truke”.