Itxi

Uztaileko datuak

Urtebeteko inflazioa % 0,8koa izan da EAEn eta % 1ekoa Nafarroan

agentziak

Leer en Castellano

Urtea hasi zenetik, urtarriletik uztailera, % 0,3 igo dira prezioak EAEn. Foru Erkidegoan, KPIren maila Estatuko batez bestekoaren bikoitza da.

Erosketak merkataritza zentro batean. Argazkia: peexels

Urtebeteko tasa % 0,8koa izan da uztailean EAEn, aurreko hilabetean bezala, eta % 1ekoa izan da Nafarroan, aurrekoaren antzekoa.

Estatistika Institutu Nazionalak (INE) Kontsumo Prezioen Indizeari buruz gaur, asteartea, emandako datuen arabera, prezioek % 0,3 egin dute gora Euskadin urtea hasi zenetik.

Nafarroan, urtebeteko adierazlea % 1ekoa izan da uztailean, aurreko hilabetean izan zenaren antzekoa, baina Estatuko batez bestekoaren bikoitza, % 0,5ekoa baita.

Foru Erkidegoan urtebeteko tasan eragin handiena duten taldeak honako hauek dira, Estatistika Institutuaren arabera: Etxerako tresneria (% 1,8ko aldea izan du urtebetean, aurreko hilabetean baino % 1,4 gehiago) eta Garraioak (bost hamarren egin du gora, eta % 2koa da).

Bestalde, urtebeteko tasan eragin negatiboa izan dutenak Etxebizitza (-% 1,8, aurrekoan baino hiru hamarren gutxiago) Elikadura eta alkoholik gabeko edariak (-% 1,2), eta Jantziak eta zapatak (-% 0,9) izan dira.