Metalgintzako greba Bizkaian
Piketeek eragindako kalteak kasu isolatuak dira, sindikatuen ustez
eitb.eus
Antza, asteartean piketeek kalteak eragin zituzten Durangaldeko enpresetan. Horren harira, Confebaskek pikete horiek eragindako kalteak gaitzetsi ez izana leporatu die sindikatuei.
ELA sindikatuaren ustez, Bizkaiko metalgintzako grebaren harira jasotako indarkeriazko piketeen jokabidea, "izatekotan, kasu isolatu bat izango zen". UGTrentzat, berriz, ez dira "gustuko" irudiak.
Patronalak salatutakoaren arabera, atzo (asteartea) "piketeek kalteak egin zituzten" Durangaldeko hainbat enpresatan.
Ertzaintzak hogei lagun identifikatu zituen Abadiñon, piketeek, antza, Arzubia kaleko enpresa batean kalteak eragin ostean.
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak metalgintzako piketeek "larderiaz eta indarkeriaz" eragindako kalteak gaitzetsi ez izana leporatu die sindikatuei.
Kalteak CIE Inyectametal enpresan.