Nafarroa
Langile bat hil da eraikin batetik behera erorita, Burlatan
agentziak | erredakzioa
32 urteko langilea momentuan hil da, Erripagañako eraikin batean lanean ari zela. Osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
32 urteko langile bat hil da gaur, asteazkena, Burlatan, Erripagañan (Nafarroa), eraikitzen ari diren eraikinetik behera erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 15:10ean gertatu da. Langilea lekuan bertan hil da, eta osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Foruzainak eta Burlatako udaltzainak ere ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira.