MUGA-ZERGAK
Trumpek iragarritako muga-zergei 'irmo' erantzuteko eskatu dio Tapiak EBri
EITB.EUS
Sailburuaren hitzetan, AEBkin muga-zegen inguruko 'akordioa' lortzea litzateke konponbiderik egokiena, baina hori ezin bada, 'erantzun bateratua' eman beharko lioke Europak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Europari ezarriko dizkion muga-zerga berrien inguruko albisteak ezinegon handia eragin du Eusko Jaurlaritzan. Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak aitortu duenez, "sorpresaz" jaso dute berria, eta kezkatuta daude.
Nekazaritzako elikagaiei eta ardogintzari bakarrik ez, aeronauktika sektoreari ere zuzenean eragingo liokete muga-zerga berri hauek, sailburuaren arabera. Hori dela eta, Europari zuzendu zaio, "indarrez eta batuta" erantzun dezala eskatzeko.
Agertoki berri honen aurrean, AEBkin muga-zergen inguruko "akordioa lortzea" litzateke konponbiderik egokiena, baina hori ezin bada, "erantzun bateratua" eman beharko lioke Europak, Tapiaren irudikoz. "Bere garaian, Txinatik iritsi zen mehatxua altzairuaren sektorera, eta oraingoan erantzuna azkarragoa izatea espero dugu. Guztion interesak defendatuko dituen erantzun bateratua eman behar du Europak", gehitu du.
Bestalde, datorren astelehenean, Espainiako Gobernuak deituta, Nekazaritza ministroen batzarra egingo dute Madrilen, eta Espainiak bilerara eramango duen proposamenaren zain daudela adierazi du Tapiak.