Itxi

Ustezko zerga-iruzurra

Xabi Alonsorentzako kartzela-zigorraren eskaera bi urte eta erdira murriztu dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hasiera batean eskatutakoaren erdira murriztu du eskabidea Fiskaltzak; izan ere, azken txostenean, eragindako kaltearen erreparazioa.

Xabi Alonso, asteazken honetan, auzitegira heldu aurretik. Argazkia: EFE.

Fiskalak bi urte eta erdira murriztu du Xabi Alonsorentzako kartzela-zigorraren eskaera, 2010eko, 2011ko eta 2012ko ekitaldietan, Real Madrileko jokalaria zela, ustez Ogasunari iruzurra egin izateagatik.

Fiskaltzaren ordezkariak eskaera hori bera egin du, ostegun honetan, Ivan Zaldua futbolari ohiaren zerga-aholkulariarentzat eta Ignasi Maestrerentzat; Maestre, 2009an, Portugalgo Madeiran zegoen elkarte baten administratzailea zen, eta Xabi Alonsok, garai hartan, Liverpooleko jokalaria zela eta Real Madrileko futbolaria izateko eskaintza jaso zuela, elkarte horri laga zizkion irudi-eskubideak.

Kasu guztietan, Fiskaltzak hasieran eskatutakoaren erdia galdegin du azken txostenean; izan ere, kontuan izan du eragindako kaltearen erreparazioa.

Fiskaltzaren iritziz, Espainian zergak saihesteko helburuarekin, akusatuek elkarte hura Madeiran eratu zuten, Alonsok irudi-eskubideak oraindik Liverpoolen zegoela "itxuraz" laga zitzan; ondorengo urteotan, baina, Alonso dagoeneko Estatuan bizi zela (Madrilen), egiturari eutsi zioten, gutxienez 2012ra arte.

Albisteak (1)