Itxi

Langabezia

7.400 langabe gehiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

EAEn 5.600 pertsona gehiago daude lan bila, eta 1.800 gehiago Nafarroan, bigarren hiruhileko datuekin alderatuta.

Enplegu bulegoa. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 7.400 langabe gehiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren harira, gaur jakinarazi dituen azken datuen arabera.

Horrenbestez, Euskadiko langabezia tasa % 9,26koa izan da hirugarren hiruhilekoan. Zehatz-mehatz, 5.600 pertsona gehiago (% 6,25) daude lan bila Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bigarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta. Urtebetean, hau da 2018ko bigarren hiruhilekotik, % 0,98 murriztu da.

Nafarroari dagokionez, 1.800 langabe gehiago daude, eta guztira 25.900 pertsona daude lanik gabe. Azken urtebetean, langabeziak % 4,81 egin du behera (1.567 langabe gutxiago). Horrek esan nahi du Foru Erkidegoa dela hiruhilekoko langabezia tasarik baxuena duen bigarrena, Balear Uharteen atzetik (% 8,18), Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

Espainiako datuei dagokienez, 16.200 langabe gutxiago izan dira hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiru hilabeteetako datuekin alderatuta. Guztira 3.214.400 pertsona daude lanik gabe.

Albisteak (1)