Lan gatazka
Bizkaiko kiroldegietako langileek bi asteko greba hasi dute
Agentziak | Erredakzioa
Sektoreko kontratuen % 80tik gora lanaldi partzialekoak dira. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deitu dute greba, azaroaren 10era arte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bizkaiko kiroldegietako langileen bi asteko greba gaur, astelehena, hasi da. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute, urriaren 28tik azaroaren 10era.
Lanuzteak egiteaz gain, langileek sektorearen enpresetako baten aurrean elkarretaratzea egingo dute, Bilbon.
Bizkaiko udal kiroldegietako eta kirol klub pribatuetako 2.000 bat langile daude grebara deituta.
Besteak beste, honakoa eskatzen dute sindikatuek: soldatak KPIa baino gehiago igotzea, "erreferentziazko" lanaldi bat ezartzea (sektore honetan, kontratuen % 80tik gora lanaldi partzialekoak dira), lan egindako jaiegunen inguruko hobekuntzak abiatzea eta kategoria profesionalak zehaztea.
Uda baino lehen, langileek lau greba egun eta dozena bat lanuzte eta mobilizazioak egin zituzten euren aldarrikapenen alde.