Itxi

Proposamena

Euskaltelen akzioak erostea aztertzeko eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari

Agentziak

Leer en Castellano

Arantxa Tapiak zuhurtzia eskatu du eta argi utzi du erabaki hori hartzen bada "hartzen denean" jakinaraziko dela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "sakon" azter dezala Euskaltelen akzioen erosketa, enpresaren errotzea bermatzeko eta bere telekomunikazio sarearen salmenta "ahal den neurrian" saihesten saiatzeko.

Gasteizko Gobernua babesten duten taldeak, EAJ eta PSE-EE, dira deialdi horren egileak; EH Bilduk Iñigo Urkulluren Gobernuari enpresa horren kontrola bereganatzeko behar beste akzio erosteko eskatu zion mozio bidez.

Jeltzaleen eta sozialisten testuak EH Bilduren babesa jaso du, Elkarrekin Podemosen eta PPren abstentzioarekin, eta jatorrizko proposamena atzera bota dute.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, mozio hori Ganberara eraman du Zegona talde britainiarrak enpresaren zuntz optikoaren sarea saltzeko aukeraren aurrean, Euskaltelen % 21 kontrolatzen baitu.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak zuhurtzia eskatu du Eusko Jaurlaritza Euskaltelen akziodunen artean sartzeko aukerari buruz, eta argi utzi du erabaki hori hartzen bada "hartzen denean" jakinaraziko dela.

Tapiak azpimarratu duenez, "Ggaur egun ez dago arriskuan Euskaltelek Euskadin duen errotzea"; izan ere, horren inguruko erabakiak hartzeko akziodunen % 25en babesa behar da, baina portzentaje hori Kutxabanken eta gutxiengo funtsen esku dago.

Hortik aurrera, Eusko Jaurlaritzak "akziodunen partaidetza beharrezkoa den eta zein unetan" aztertzen jarraituko duela adierazi du sailburuak.

Bideoak (1)