Itxi

lan ezbeharra

Baserritar bat hil da lan istripuan Nafarroa Beherean

EITB.EUS

Leer en Castellano

Ezbeharra atzo jazo zen Jatsu Garaziko etxalde batean. Lasto fardo batek bete-betean harrapatu zuen 38 urteko emakumezko bat. Zaurituta eraman zuten erietxera, eta bertan hil da.

Urteko bigarren lan heriotza Euskal Herrian. Baserritar bat hil zen atzo lanean ari zela Jatsu Garaziko (Nafarroa Beherea) bere etxaldean, Euskadi Irratiak gaur jakinarazi duenez. Antza, lasto fardo bat gainera etorri zitzaion 38 urteko emakumeari, eta erietxera bizirik eraman bazuten ere, bertan hil da.

Ezbeharra 11:00ak aldera jazo zen. Bikotekideak topatu zuen emakumea, zaurituta, fardoaren azpian. Helikopteroz erietxera eraman zuten, baina bertan hil zen arratsaldean.

Albisteak (2)