Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Lakuntza: "Greba orokorra deitzeko soberako arrazoiak daude"

Radio Euskadi | Erredakzioa

Leer en Castellano

ELAko idazkari nagusiaren iritziz, urtarrilaren 30eko grebak jarraipen oso handia izango du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

ELA sindikatuko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak esan duenez, urtarrilaren 30eko greba orokorra deitzeko "soberako arrazoiak daude". Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketa batean adierazi du, halaber, greba horrek jarraipen oso handia izango duela.

ELAko idazkari nagusiak azaldu du 1.200 Enpresa Batzordek egin dutela bat grebarekin; zenbait enpresa handiren batzordeek ere babestu egin dute, Mercedesekoak kasu. Lakuntzak, halaber, aldeztu du mobilizaziorako nahikoa arrazoi daudela: pentsio duinak, soldatak, eta prekarietatearen aurkako borroka aipatu ditu.

Mitxel Lakuntzak gogor gaitzetsi du Iñigo Urkullu lehendakariak uko egin izatea greba deitu dutenekin biltzeari. Esan duenez, "oso larria da lehendakariak arrazoia ematen dienekin bakarrik hitz egitea". ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, "autoritarismoaren politika” dago, "demokraziaren aurkakoa".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Audioak (1)