Lana
Gutxieneko soldata 950 eurora igoko du aurten Espainiako Gobernuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Igoera (50 eurokoa) sindikatuek, patronalak eta Pedro Sanchezen Gobernuak adostu dute.
Lanbideen arteko gutxieneko soldata aurten % 5,5 igotzea adostu dute Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta patronalak, Yolanda Diaz Lan ministroak iragarri duenez. Horrenbestez, gutxieneko soldata 900 eurotik 950 eurora igoko da hilean.
Iaz, % 22,3ko igoera izan zuen gutxieneko soldatak, 735 eurotik 900 eurora, alegia.
Akordioa gaur arratsaldean itxi dute Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuetako buruek eta Antonio Garamandi eta Gerardo Cuerva CEOE eta Cepume patronaletako buruek.
PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizio Gobernuak helburu du gutxieneko soldata Espainiako batez besteko soldataren % 60an kokatzea. Horrenbestez, 1.200 euro ingurura igo beharko lukete.
Diaz ministroak baieztatu du soldata minimoen igoera urtarrilaren 1etik ezarriko dutela.
Espainiako Gobernuak errege dekretu bidez onartuko du igoera, eta, horrenbestez, Gorteek ez diote oniritzia eman beharko. Nolanahi ere, Diazek ez du argitu aste honetan edo hurrengoan onartuko duen Pedro Sanchezen Exekutiboak.