Itxi

GUTXIENEKO SOLDATA

Gutxieneko soldataren igoerak EAEko langileen % 7ri eragingo die

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Langileen ordainsariak % 5,5 igoko dira, 950 euroraino hilean, Espainiako Gobernuak adostutako akordioaren ondorioz.

Langile bat. Argazkia: EFE

Gutxieneko soldatak eragiten dien EAEko langileen ordainsariak % 5,5 igoko dira, 950 euroraino hilean, Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta patronalak adostutako akordioaren ondorioz. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Sara de la Rica Ekonomiako katedradunaren arabera, langileen %7 inguru dira.

2019an euskal lan merkatuak izandako eboluzioaren inguruko prentsaurreko batean, igoerak garbiketa, janari azkarra… bezalako lanetako langileei eragingo diela nabarmendu du katedradunak.

Adostutako igoera "txikia" dela eta ez diola lanari eragingo adierazi du. Gainera, aurreko igoerak lanpostuak suntsitu izanaren frogarik ere ez dagoela gaineratu du.

Soldaten debaluazioaren ondoren "soldatak igotzen hasi behar da", adierazi du adituak. Horrez gain, soldatak ez badira "bide normaletatik" igotzen, "jarduera berreskuratzean soldata batzuk ez direla duinak aldarrikatu behar da", azpimarratu du.

Hala ere, gutxieneko soldataren igoerarekin "kontuz ibili behar da" abisatu du, "zeharkako efektuak" enpresa txikiei eragin baitiezaieke gizarte laguntzen eta beken moduko arloetan.

Azken lan erreforma aldatzeko aukerari dagokionez, erreformak ez duela bete iragankortasuna murrizteko helburua bete nabarmendu du de la Ricak, eta araua "kontratazio mugagabea" izateko aldaketak egitera deitu du.

Hitzarmenen baliozkotasun mugagabea berreskuratzeak izan ditzakeen "kalteak" azpimarratu ditu adituak. Adierazi duenez, "ez badago pizgarri argirik, egoera zurrunetan egonkortu gaitezke".

Albisteak (2)